Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketen egutegia

Euskal_Herriko_Mus_TxapelkEuskal Herriko mus txapelketa abian da dagoeneko, baina Goierriko lehen kanporaketak bihar jokatuko dituzte. Gabirian, Lazkaon eta Idiazabalen, hain zuzen ere. Gainontzeko kanporaketak datozen bi asteburuetan jokatuko dituzte. Herri guztietan antolatu dituzte kanporaketak, Gaintzan ez ezik. Gaintzarrek Zaldibiako kanporaketan parte har dezakete. Beasainen bi antolatu dituzte: bata herrigunean eta bestea Arriaran auzoan. Guztira, 22 kanporaketa jokatuko dira Goierrin. Parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu behar dute bikoteko eta antolatzaileek jokalari bakoitzari ardo  botila bat oparituko diote. Horra hor kanporaketen egutegia: -Altzaga. 24an, 21:00etan, Artea elkartean. -Arama. 31n, 22:30ean, Herriko Tabernan. -Arriaran. 25ean, 16:00etan, Intxaurpe elkartean. -Ataun. 31n, 21:00etan, pilotazale elkartean. -Beasain. Otsailaren 2an, 15:30ean, Arranon. -Ezkio-Itsaso. 25ean, 16:30ean, Itsasoko ostatuan. -Gabiria. Gaur, 21:30ean, herriko ostatuan. -Gaintza. Ez dute antolatzerik izan, baina gaintzarrek Zaldibian joka dezakete. -Idiazabal. Gaur, 22:30ean, Xume tabernan. -Itsasondo. Otsailaren 2an, 16:00etan, Kaxintane tabernan. -Lazkao. Gaur, 22:00etan, Gerriko elkartean. -Legazpi. 26an, 16:00etan, Karibe Zaharra tabernan. -Legorreta. 31n, 22:30ean, Aldapa  Handin. -Mutiloa. Otsailaren 2an, 16:00etan, ostatuan. -Olaberria. 24an, 21:00etan, Arkupe elkartean. -Ordizia. 25ean, 16:00etan, Herriko Tabernan. -Ormaiztegi. 31n, 21:30ean, Murua tabernan. -Segura. 24an, 22:00etan, Elorri elkartean. -Urretxu. 25ean, 16:30ean, Goierri kirol elkartean. -Zaldibia. 24an, 22:00etan, Joxepanen. -Zegama. 25ean, 16:00etan, Itzala tabernan. -Zerain. 25ean, 16:00etan, Liztormendi elkartean. -Zumarraga. Otsailaren 1ean, 16:00etan, Amalur elkartean.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa