Libre! dinamikaren alde, Irrien Lagunen emanaldia egingo dute otsailaren 8an Beasainen

Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketen "izaera politiko eta antidemokratikoa" salatzeko asmoz, hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte Gipuzkoako lau herritan; tartean, Beasainen. Otsailaren 8an Antzizar kiroldegian Irrien Lagunek emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 17:30ean.

Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketen “izaera politiko eta antidemokratikoa” salatzeko asmoz, hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte Gipuzkoako lau herritan; tartean, Beasainen. Otsailaren 8an Antzizar kiroldegian Irrien Lagunek emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 17:30ean. IMG_0523Atzo arratsaldean egin zuten emanaldiaren aurzkepena Igartza jauregian Porrotxek, herriko tabernen izenean joan zen Amaia Iztuetak, Ion Telleriak eta Xumai Matxainek, atzean Goierriko herri ezberdinetako haurrak eta gurasoak zituztela. “Espainiako Auzitegi Nazionalean bi sumarioak epaitzen hasi zirela lau hilabete pasa direnean, epaiketa hauen izaera politikoa eta antidemokratikoa salatzeko ekimen berri batzuk dira  otsailaren 8an eta 9an eigngo direnak”, azaldu zuen Telleriak. Epaiketa hauek “Euskal Herrian irekitako aro berriarekin ez datozela bat” eta “gero eta ulertezinagoak” direla azaldu zuen. “80 militante espetxeratzeko eta 110 elkarte ixteko meatxua” mantentzen dutela Madrilen esan zuen. “Herri gisa erantzuteko garaia da: pertsonalibreak herri librean izan nahi dugulako. Otsailaren 8rako ezinbesteko hitzordua dugu. Ikuskizuna apartekoa da eta aldarrikapena, berriz, behar-beharrezkoa”, azaldu zuen Iztuetak. Sarrerak 6 eurotan jarriko dira salgai honako lekuetan:
  • Legorreta: Olaso
  • Itsasondo: Jaxintane
  • Ordizia: Koxka gozokidendan
  • Zaldibia: Joxepane
  • Beasain: Arrano eta Antzizar
  • Lazkao: Ansoategi
  • Ataun: troskaeta
  • Idiazabal: Xume
  • Segura: Elorripe
  • Urretxu: Frontoiko taberna
  • Legazpi: Kukue
Irakurri LIBRE dinamikaren inguruan Gipuzkoan egingo diren ekintzen informazio gehiago hemen klikatuta.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa