Sekundino Esnaola kaleko espaloia zabalduko dute

Sekundino Esnaola kaleko espaloia zabalduko dute, eta zamalanak egiteko sail bat utzita, beste aparkalekuak kendu egingo dituzte. «Zamalanen eremua aparkaleku gisa erabili ahal izango da gauez. Aparkalekuak kentzen ditugula badakigu, baina geltoki intermodaleko aparkalekuak gertu daude», esan du alkateak. Espaloia zabaltzeko lanei ekiten dienean sei aparkaleku kenduko ditu udalak Sekundino Esnaola kalean. Serranok geltokiko aparkalekuak aipatu ditu ordezko bezala, baina haietan ordaintzea ezinbestekoa dela gogoratuta, alkateak honakoa esan du: «Egia da, haietan ordaindu egin behar da, baina deskontu bereziak daude ordaintzeko erraztasunak emateko».

P { margin-bottom: 0.21cm; Hamarretik sei aparkaleku kenduko dituzte, eta zamalanak egiteko gunea utziko dute
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa