Aralarren barrena ibiliko dira igandean Ostadar mendi taldeko kideak

Ostadar mendi taldeak Aralarren egingo du datorren igandeko mendi irteera. Lizarrusti mendatetik abiatuko dira eta Puttarri (1.295 metro) eta Alleko (1.015 metro) gailurrak joko dituzte goizeko mendi ibilaldian. Ibilaldian parte

The post Aralarren barrena ibiliko dira igandean Ostadar mendi taldeko kideak appeared first on Otamotz.

Ostadar mendi taldeak Aralarren egingo du datorren igandeko mendi irteera. Lizarrusti mendatetik abiatuko dira eta Puttarri (1.295 metro) eta Alleko (1.015 metro) gailurrak joko dituzte goizeko mendi ibilaldian.

Ibilaldian parte hartu nahi dutenek gaur, etzi eta ostiralean izena eman dezakete Ostadar taldeak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean duen egoitzan. Martxoko ibilbidea ere Goierrin egingo dute, Lazkaotik Deskargako mendatera joateko asmoa daukate. Martxoaren 9an egingo duten irteera hori ere goizeko irteera izango da.

The post Aralarren barrena ibiliko dira igandean Ostadar mendi taldeko kideak appeared first on Otamotz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa