Errigora egitasmoaren 1161 otar erosi dira Goierrin

http://youtu.be/T9bvhisveS8 Errigora egitasmotik jakinarazi dutenez, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainaren barruan 1161 otar erosi dira Goierrin. AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen eta Zazpiak Bat elkarteen babesarekin, Lodosako Ikastolara (Nafarroa), Euskaraz bizi eta ikasi herri dinamikara eta Nafarroako Erriberako AEKra bideratu da Euskal Herri osoan zehar saldu diren otarrekin lortutako dirua.

Errigora egitasmotik jakinarazi dutenez, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainaren barruan 1161 otar erosi dira Goierrin. AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen eta Zazpiak Bat elkarteen babesarekin, Lodosako Ikastolara (Nafarroa), Euskaraz bizi eta ikasi herri dinamikara eta Nafarroako Erriberako AEKra bideratu da Euskal Herri osoan zehar saldu diren otarrekin lortutako dirua. Nafarroa hegoaldean euskara sustatzeko eta indartzeko dinamikak uste baino arrakasta handiagoa izan du, eta kanpainan zehar egin duten moduan, Nafarroa hegoaldean ekoizten diren bertako produktuak Euskal Herrian kontsumitzeko lanean jarraituko dute aurrerantzean ere. Urriaren 28an hasitako kanpaina amaituta, 8000 saskitik gora saldu dituzte Euskal Herri osoan zehar, eta 112.000 euro biltzea lortu dute Nafarroa hegoaldeko euskalgintzarako. Hala, aurreikusitako emaitza guztiak gaindituta, eskerrak emateko bideoa osatu dute Errigorako kideek.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa