Loinazko San Martin eguna ospatuko dute bihar Beasainen

Herriko patroiaren eguna ospatuko dute bihar Beasainen: Loinazko San Martin eguna. Ikastetxeetan jai izango dute eta denda askok ere ixten dute biharko egunez. Egunean zehar egingo diren ekitaldiez gain, iluntzean pintxo-pote berezia egingo dute herriko hainbat tabernetan, Bareak Merkatari Elkarteaek antolatuta. Biharko eguneko egitarau osoa, hemen.   Goizeresi Txistulari taldearen eta Musika Eskolako Banda eta txistularien diana. 09:30 Kofradien harrera eta bilkura. Ongietorria ahogozagarriekin. 09:30 XXIX. Odolki kofradiaren biltzarra. Ohiko ibilbidea, Musika Eskolako Banda, txistulari eta dantzariek lagunduta. San Martinen estatuara iritsi eta lore eskaintza egingo diote. Ondoren ohorezko aurreskua dantzatuko da. 11:00 Meza Nagusia Andre Mari Zeruratuaren Parroki Elizan. 12:00Musika Eskolako nBandaren emanaldia. Kofradiaren XXIX. Kapituluaren Ospakizuna eta Ohorezko Kofradiakideen izendapena. Loinazko San Martin plazan. 12:015 Odolki dastatze herrikoia Zubimuzu plazan. Loinazko San Martin egunez kofradia ezberdinetako kideek egiten duten biltzarraren inguruko informazio gehiago hemen klikatuta.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa