Santa Ageda bezperako eskea

http://youtu.be/yZOWz5VMz-U Santa Ageda bezpera dela eta, tradizioak agintzen duen moduan, dozenaka talde aritu dira Goierrin eskean, kopla doinuak kantatuz. Eskoletako ikasleak herririk gehienetan atera ziren goizez nahiz arratsaldez; iluntzean berriz, helduek hartu zuten erreleboa.

Santa Ageda bezpera dela eta, tradizioak agintzen duen moduan, dozenaka talde aritu dira Goierrin eskean, kopla doinuak kantatuz. Eskoletako ikasleak herririk gehienetan atera ziren goizez nahiz arratsaldez; iluntzean berriz, helduek hartu zuten erreleboa. Deialdi gehienak arratsalde edo iluntze partean hasiko badira ere, izan da goizez atera denik ere. Lazkaoko Antsoategi elkartekoek, herriko baserrietan barrena kantuan aritzeko ohitura dute. Gaur ere, eguraldi ona lagun, urteroko ibilbidea egin dute; Gaztainadi Handi baserritik hasi, Senpere auzoa pasa eta Lazkaomendin bukatuz.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa