Beasaingo agenda eskuorria aurkeztu dute

pnga_erakutsiBeasaingo Udala Beasaingo egitarau osoa bateratzen duen agenda eskuorria ateratzen hasi da. Joan den hilean, urtarrilean, kaleratu zuen lehena, eta etxeetan banatu zen. Eskuorri honen alde batean, hilabete horretan egongo diren ekintza orokorren egitaraua dago bilduta, eta beste aldean, Usurbe Antzokiko zinema eta antzerki egitarau osoa biltzen. Gaur goizean Usurbe antzokiko Edorta Jimenezek eta Garbiñe Zurutuzak egin duten prentsaurrekoan Zurutuzak azaldu du «helburua herrian egiten diren ekintza guztiak herritarren eskura» jartzea dela. Norbaitek eskuorria etxean jasoko ez balu, www.beasain.org webgunean jaitsi dezake, eta herriko leku esanguratsuetan ere eskuragarri egongo da (udaletxean, kiroldegian, liburutegian…).
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa