‘Pezuñas’ idiak pisu marka hautsi du

Alejandro Goia harakinak Legorretan hazitako Pezuñas idia urtarrilaren 23an hil zuten. Hiltegian, erditik zabalduta gero, 1.238,8 kiloko pisua eman zuen, eta munduko abelburu handienaren marka hartu du. Duela hiru hilabete saldu zion Goiak Leongo (Espainia) El Capricho jatetxeko Jose Gordoni, eta bezeroen artean salduko dute Pezuñas-en haragia. Argazkian, galiziar ilehori arrazako aberea, azken bizileku izango zuen tokira abiatu aurretik, Legorretan.
'Pezuñas' idia, Legorretan pasatu zuen azkeneko astean./Aimar Maiz

‘Pezuñas’ idia, Legorretan pasatu zuen azkeneko astean./Aimar Maiz

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa