Intxaur tarta

Intxaur_tarta

Lontxo Ormazabal Korta jatetxea

Lontxo Ormazabal
Korta jatetxea

OSAGAIAK
  • 300 gr. intxaur
  • Hostorea
  • Pastel-krema
  • Azukrea karameluarentzat
ERREZETA Laberako molde borobil batean zuritutako intxaurrak jarri. Gainean aurretik azukrearekin egindako karamelua gehitu, eta hozten utzi. Hoztutakoan hostorea jarri  moldearen bazter guztietan. Gainean pastel-krema jarri, eta bukatzeko, azalera guztia hostorearekin estali. Ondoren, bazterretan gainetik ateratzen den hostorea barruraka tolestu bi geruzak ondo josiz; pastel krema barruan ondo itxita geratu behar da. Tarta labe oso beroan sartu 5 edo 6 minutuz. Karamelua aldeetatik gainezka egiten hasten denean, labetik atera eta moldeari buelta eman. Azkar atera behar da moldetik, azpian zeuden intxaurrak goian direla eta karameluak aldeetatik gainezka egiten duela.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa