Galdaragileen festa hasi da Ordizian

Inoiz baino luzeagoa eta parte hartzailegoa izango da aurtengo galdaragile eguna: batetik, goiz eta arratsalde egingo baitute eta, bestetik,  haurrek ere protagonismo berezia izango dutelako. 12:00ak zirenean, galdaragile txikien desfilearekin hasi da Ordiziako galdaragile eguna. Helduek, berriz, 13:00etan hasi dute lehenengo desfilea. Dena den, eguneko puntu gorena, 19:00etan izango da; aurtengo festako berritasuna aurkezteko garaia izango baita: Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak asmatu duen Zozomikotea pertsonaia aurkeztuko dute Urrup antzerki taldekek. Nikolas Lekuona plazan izango da. Aurretik, 18:00etan, haurrentzat txokolatea banatuko dute. Kalejira nagusia, 19:00etan abiatuko da zozomikote lagun dutela. Galdaragileekin batera, Ordiziako txistulariek, Santa Ana, Oroith Txiki eta Larrun Arri abesbattzek eta Barikuan taldeek ere parte hartuko dute desfilean. 20:00etan, zozomikotea erre egingo dute, “sutan garbitzeko”. OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa