Gorka Satrustegi eta Uxoa Irigoien izan dira azkarrenak Ormaiztegiko Sahara Krosean

http://youtu.be/1XgmAm31i64 Sahararen aldeko 9. krosa egin dute asteburuan Ormaiztegin; eguraldia lagun izan dute aurten, eta jendetza bildu da, bai parte-hartzaileen eta bai ikusleen aldetik. Proba nagusiari dagokionean, 256 lagunek parte hartu zuten, eta Gorka Satrustegi ordiziarra gizonezkoetan eta Uxoa Irigoien getariarra emakumezkoetan izan ziren azkarrenak.

http://youtu.be/1XgmAm31i64 Sahararen aldeko 9. krosa egin dute asteburuan Ormaiztegin; eguraldia lagun izan dute aurten, eta jendetza bildu da, bai parte-hartzaileen eta bai ikusleen aldetik. Proba nagusiari dagokionean, 256 lagunek parte hartu zuten, eta Gorka Satrustegi ordiziarra gizonezkoetan eta Uxoa Irigoien getariarra emakumezkoetan izan ziren azkarrenak. Gizonezkoetan Satrustegiren eta Beñat Arnaizen arteko lehia izan zen aurreneko bi itzulietan, baina azkenerako, tartea atera zion Satrustegik. Podiuma, Jose Javier Cuadrado Karratu beteranoak osatu zuen. Emakumezkoetan, berriz, Irigoienen nagusitasuna erabatekoa izan zen. Podiuma, Izaro Rubiok eta Itziar Anduezak osatu zuten. Herritar askok, Tolosa eta Berioren arteko partidan hil zen Urtzi Gurrutxaga ormaiztegiarra gogoratu zuten, atzean bere izena zeraman kamiseta jantzita. Lasterketa nagusiaz gain, testigantzazko proba ere egin zuten; bertan, dozenaka haur atera ziren lasterka, kilometro bateko ibilbidea eginez.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa