Ordiziako San Joan auzoan zelairik ez duten bizilagunek ere konposta egin ahal izango dute

Atez ateko hondakin bilketa sistema martxan jarri zenetik autokoposta egiteko bizilagunen eskaera ikusita, Ordiziako Udalak beste hiru auzokonpost gune prestatu ditu hiru gunetan: Oreja parkean, Anselmo barantzan eta Buztuntza etxaldean. Guztira, 40 familiek hartzen dute parte gaur egun.
2013an ireki zuen lehen auzokoposta gunea Arana auzoan Ordiziako Udalak.

2013an ireki zuen lehen auzokoposta gunea Arana auzoan Ordiziako Udalak.

Aurten auzokonpostaren kanpaina berria San Joan auzoan abiatuko da. Izan ere, gaur iluntzeko 19:15ean Filipineta 40 etxebizitza parean kokatu den auzokopostarako gunea inauguratuko da. Sasieta Mankomunitateak ikastaroa, konpostagailuak, aholkularitza eta jarraipena eskainiko ditu. Ordiziako Udala, berriz, gunearen egokitzapenaz arduratu da. Etxean sortutako materia organikoarekin konposta egin nahi duten bizilagunek izena emateko aukera dute. Auzokonposta egiten duten familiek %50eko hobaria izango dute zaborraren tasan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa