Arranoko mus txapelketa jokatuko dute larunbatean Beasainen

Larunbat honetan Beasaingo Arranoko XXIV. Mus Txapelketa jokatuko da, 16:30etik aurrera, Beasaingo plazapean. Lau erregetara jokatuko dute partehartzaileek musean, 30 tantutako hiru usteletara. Txapelketan parte hartu nahi dutenek arratsaldeko 15:30etik aurrera eman beharko dute izena. Bikoteko 40 euro ordaindu beharko dituzte. Jokoaren nondik-norakoen epaileek erabakiko dituzte, eta epaileen erabakiak ezingo dira eztabaidatu. Keinurik ere ez dute onartuko jokalarien artean. Sariak honakoak izango dira:
  1. 1.500 euro eta txapelak
  2. 800 euro
  3. 400 euro
  4. 200 euro
  5. Arkume bat
  6. Ardo kaxa bat
  7. Bi tarta
  8. Bi cava botila
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa