Produktu ugari aukeran Bi-Tarteanen stock azokan

Zumarragako eta Urretxuko Bi-Tartean merkatarien elkarteak antolatuta, VI. Stock Azoka ari dira egiten Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bi herrietako hainbat dendek produktu ugari eta elkarren artean oso ezberdinak jarri dituzte salgai,

Zumarragako eta Urretxuko Bi-Tartean merkatarien elkarteak antolatuta, VI. Stock Azoka ari dira egiten Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bi herrietako hainbat dendek produktu ugari eta elkarren artean oso ezberdinak jarri dituzte salgai, izan ere, kirol, lentzeria, moda, eta oinetako dendetako produktuez gain, etxerako tresnen dendek, optikek, paperdendek ere atera dituzte produktuak. Horiekin guztiekin batera, bigarren eskuko bizikleten azoka ere egiten ari dira.

Atzo arratsaldean hasi zen aukeren azoka Ederrenenan, eta gaur goizean eta arratsaldean egongo da irekita. Gaur arratsalden 17:00tatik 20:30era izango da azokaren ordutegia, eta bihar goizean 11:00etatik 14:00etara.

Bi-Tartean1 Bi-Tartean2 Bi-Tartean3 Bi-Tartean4 Bi-Tartean5 Bi-Tartean6 Bi-Tartean7 Bi-Tartean8

The post Produktu ugari aukeran Bi-Tarteanen stock azokan appeared first on Otamotz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa