Goma-erre eta gasolina usainak jendetza erakarri du Ordiziara

Udaberrian Martxan egitaraua egundoko harrera onarekin hasi da, Ordizian, ikusle aldetik. Motor ikuskizun apartekoa izan da gaur arratsaldean Ordiziako kaleetan. Kale-zirkuitua itxi dute Kale Nagusian, Gudarien Etorbidean eta Etxezarreta kalean, eta kirol autoak zein motoak atera dituzte pilotuek. Rallyetako autoak, carcross auto-krosetako ibilgailu arinak, supermotard moto bizkorrak eta kart-ak izan dira, eta ikuskizuna eman dute. Jendez gainezka garatu da motor erakustaldia. Rally gidarien artean, Gorka Eizmendik Subaru Impreza bat erabili du, 400 zaldi potentziakoa, Andoni Aierbe amezketarraren Seat Leon-arekin (245 ZP) buruz buruko deman. Binaka jardun dira, modalitate horretan: Joseba Iraola (Silver Car Serie batekin), Joseba Santxo (Citroen Saxo), Haritz Elgarresta (Peugeot 206 RC) eta Iñaki Sasarola (Citroen Saxo) pilotuek ere parte hartu dute.
Andoni Aierbe, gaur Ordizian./Aimar Maiz

Andoni Aierbe, gaur Ordizian./Aimar Maiz

Carcrossen artean, Aitor Elizondok eta Eneko Elizondok gidatu dute. Aitorri ibilgailua balaztetatik hondatu egin zaio bira batean, eta utzi egin du. Supermotard-ek ere berealdiko ikuskizuna eman dute, batik bat Gudarien Etorbideko zuzenguneetan abiada handiak hartuz. Andoitz Bonilla gidari beasaindarra aritu da, tartean. Kart-en artean, zilindrada askotako ibilgailuak atera dituzte. Ibon Arregi beasaindarrak ere parte hartu du. Sagardo dastaketa ere egin dute, iluntzean, Ordizian.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa