Goierriko 7 Orduak ekitaldiak izan duen arrakastarekin pozik, Emaneurre taldeko kideak

http://youtu.be/Dodsw2moNQk Arrakastatsua izan zen larunbatean Goierriko 7 Orduak ekitaldia. Ordiziako Betiko Alai pilotalekua leporaino bete zen kirol zein kultur ikuskizunaz gozatzera inguratu zen jendearekin. "Txiki geratu zen frontoia", dio Egoitz Iztueta Emaneurre taldeko kideak.

Arrakastatsua izan zen larunbatean Goierriko 7 Orduak ekitaldia. Ordiziako Betiko Alai pilotalekua leporaino bete zen kirol zein kultur ikuskizunaz gozatzera inguratu zen jendearekin. “Txiki geratu zen frontoia”, dio Egoitz Iztueta Emaneurre taldeko kideak. “Jendeak nola erantzungo ote zuen eta frontoi beteko ote zen” zalantza zuten arren, pozez gelditu dira antolatzaileak. “Muntaia lanak espero bezala atera ziren, giro bikaina sortu zen ikusleen artean, proba askotan publikoa asko inplikatu zen eta antolatzaileen egitekoa ere behar bezala atera zen”, dio Iztuetak. Behin lehen edizioa gaindituta eta izan duen arrakasta ikusita, Emaneurre taldeko kideek ez dute edizio gehiago egiteko aukera baztertzen. Iztuetak azaldutakoaren arabera “ikusi egin beharko da zenbakiek zer dioten, nola finantzatu… baina antolatzaileen artean lanerako gogorik baldin badago egingo dugu beste bat”.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa