Goi tentsioko linearen aurkako ekitaldia Gabirian

Goi_tentsioko_linearen_aurBihar, goi tentsioko linearen aurkako ekitaldia egingo dute Gabirian: 18:30ean ostatuan elkartuko dira eta dorreak jarri nahi dituzten hiru tokietara joango dira argazkiak ateratzera. Helburua eremu horiek babestearen alde daudela irudikatzea da. Gabirian hiru dorre jartzeko asmoa dute: Argindegi, Bekoetxe eta Aranburu baserrietatik gertu. Herriko sei taldek bat egin dute gaurko ekitaldiarekin: Osinalde eta Erbie elkarteek, Txosna Batzordeak, Goruntz dantza taldeak, udalbatzako hautetsien taldeak eta Bolari Taldeak. Gainontzeko herrietan igandean aterako dituzte argazkiak.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa