Bertsomoviedako sari nagusiak 'Paradisua lurpean' eta 'Sar dadila kalabazan' lanek jaso dituzte

http://vimeo.com/89689902 Bertsomovieda lehiaketako sariak apirilaren 11n banatuko badituzte ere, dagoeneko zabaldu dituzte saridunen izenak. Publikoaren aldetik Sar dadila kalabazan lanak jaso du boto gehien. Epaimahaiaren sari nagusiak berriz, Paradisua lurpean (helduetan) eta Handitan bertsolari izan nahi dut (gaztetxoetan) lanentzat izan dira.

Bertsomovieda lehiaketako sariak apirilaren 11n banatuko badituzte ere, dagoeneko zabaldu dituzte saridunen izenak. Publikoaren aldetik Sar dadila kalabazan lanak jaso du boto gehien. Epaimahaiaren sari nagusiak berriz, Paradisua lurpean (helduetan) eta Handitan bertsolari izan nahi dut (gaztetxoetan) lanentzat izan dira. Hona hemen saridunen zerrenda osoa: HELDUETAN Sari Nagusia: “Paradisua lurpean” Lander Garro eta Maddalen Arzallus   Bigarren Saria: “Bertsofrikia” Gero Pentzauku Produxions   GAZTEETAN Sari Nagusia: “Handitan bertsolari izan nahi dut” Etxe Beltz Bertso eskola   Bigarren Saria: “Bertsotan non… eta ikastolan!” Zurriola ikastola   Bertsorik onenak: “Sar dadila kalabazan” Beira taldea eta Izaskun Bernedo https://www.youtube.com/watch?v=6zgYqswOvys   PUBLIKOAREN SARIA Publikoaren saria ere  “Sar dadila kalabazan” bideoak irabazi du   Sari-banaketa apirilaren 11n 19:00etan izango da Beasaingo Igartza Juregian. Bertsomoviedaren inguruko albiste gehiago hemen.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa