'Kilometro solidarioa' elkartasun ekintza egingo da igandean, Ordizian

Udaberrian Martxan ekimenaren egitarauari amaiera emanez, eta Euskal Herriko Itzuliaren atarian, ‘Kilometro solidarioa’ izeneko elkartasun ekintza egingo da goiz eta arratsaldez frontoi txikian igandean. Rual Kutxak heldu nahiz haurrentzako bizikleta estatikoak jarriko ditu, eta parte hartzaileek egiten duten kilometro bakoitzeko janari kilo bat bideratuko da Filipinetarako Gobernuz Kanpoko Erakunde batez bitartez.
Eñaut Gereñu, Belen Maiza, Gorka Iturri eta Eugenio Goikoetxea agerraldian.

Eñaut Gereñu, Belen Maiza, Gorka Iturri eta Eugenio Goikoetxea agerraldian.

Gaur goizean aurkeztu dute egitasmoa Ordiziako udaletxean Rural Kutxako eta Ordiziako Udaleko arduradunek. Egitasmoa igandean goizez nahiz arratsaldez garatuko da, 11:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:30era. Frontoian gainera, haurrentzako puzgarriak ere jarriko dira. Belen Maiza zinegotziak azaldu duenez ez zuten zalantzarik izan lortutako janari kiloak Filipinetara bidaltzea erabakitzeko garaian. Ordiziako herria Filipinekin senidetua dagoela gogorarazi du.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa