
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko ikastaroetako izen-ematea zabaldu dute. Hiruhileko bakoitzean eskaintza bat egiten dute, eta oraingoan sendabelarren eta adimen emozionalaren inguruko ikastaro bana egingo dute. Izen-ematea hilaren 30era arte
The post Kultur etxeko ikastaroetan izena eman daiteke appeared first on Otamotz.

http://youtu.be/6rsxAw_rwUc Lazkaoko fraide beneditarren artxiboa erreferente garrantzitsuenetakoa da Euskal Herriko politika, gizarte eta kultur mugimenduen garapena ulertzeko orduan. Duela hiru urte zabaldu zuten eraikin berria, eta etenik gabe jarraitzen dute funts berriak jasotzen eta lehendik dituztenak ikertzaileen eskura jartzen. GoiBerri aldizkariak bertatik bertara ezagutu nahi izan du egunerokoan artxiboko langileek egiten duten lana. Bihartik aurrera irakurri ahal izango da erreportaje osoa.

Urrelur museoak mineralogia txangoa antolatu du Karrantzara datorren maiatzaren 10erako. Izen-ematea maiatzaren 7ra arte zabalik bazegoen ere, dagoeneko autobuseko leku guztiak bete direla jakinarazi dute udaletik. The post Mineralogia txangorako lekua...

http://youtu.be/8ZcwHvRqhqg Aste Santuko oporren atarian, apirilaren 12an jokatu zuten Osinalde bertsolari gazteen sariketako finala, Gabiriako Osinalde elkartean. 53. edizioa zuten aurtengoa, eta txapela, goierritar batek jantzi du, Aitor Irastortza zaldibiarrak. Zaldibia Telebistak, Irastortzaren azken bertsoak eta agurra bildu ditu, bideo honetan.

http://youtu.be/KA7IU1xEOFQ Dagoeneko urtebete bada Ernai gazte erakundea Goierrin aurreneko ekintzak antolatzen hasi zela. Urtebete honetan, protesta eta jai giroko hainbat ekitaldi egin dituzte; hala nola, Lanbideren egoitzetan eta banketxeetan sartzea, Olaran lantegi zaharraren okupazio sinbolikoa edota emakumeen egunaren inguruko ekintzak, besteak beste. Azkena, berriz, Goierriko Gazte Astea izan da. Hain zuzen ere, aste horretan erakutsi zuten bideoa zintzilikatu dute orain sarean; bertan, urte osoko ekintzen errepasoa egiten dute iruditan.



Irrintzi dantza taldeak apirilaren 26an ikuskizuna egingo du Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrerak bihar hartu ahal izango dira 13:00etatik 14:30era Zelai Arizti aretoan bertan. Ikuskizuna iluntzean izango da eta taldeko
The post Irrintzi dantza taldearen ikuskizunerako sarrerak appeared first on Otamotz.

Europako Legebiltzarreko hauteskundeetarako –maiatzak 25– hautesle zerrendak ikusgai daude Zumarragako udaletxeko arreta bulegoan. Zerrenda ikusgai egongo da datorren apirilaren 14ra arte, astelehena.
The post Ikusgai daude hautesle zerrendak udaletxean appeared first on Otamotz.