2014/4

Soka motzean

Haur parkeetan, berde guneetan eta espaloietan txakurren gorotzak aurkitzea ohikoa dela eta, Urretxuko Udalak bizilagun askoren kexak jaso ditu. Arazoari irtenbide bat emateko kanpaina bat jarri berri du martxan. Txakurrak gizakiaren lagunik onenak direla esan izan da beti. Baina bada horrela ez dela pentsatzen duenik ere. Hala, txakurrak jabetzan dituzten eta ez dituzten bizilagunen eskubideak babesteko eta animaliei beraiei zor zaien errespetua eta defentsa bermatzeko, arau eta lege ezberdinak jarri dituzte indarrean azken urteetan Goierriko zenbait udaletxetan.

Goierriko Hitza

Aizkolari beteranoak nagusi Antion, Pazko bigarreneko festan

http://youtu.be/EIRC8_k9bgI Pazko bigarreneko jaia egin zuten atzo Antion, Zumarragako Udalak eta Herri Kirol Elkarteak antolatuta. Aizkolari beteranoen eta gazteen arteko proba izan zen ekitaldiko une nagusietako bat; Elorriaga eta Ugarteburu beteranoak, Zaldua eta Dorronsoro gazteen aurka aritu ziren. Azkenean, esperientzia nagusitu zitzaion gazteen grinari. Atzoko eguna osatzeko, umeentzako jolasak eta erromeria ere izan ziren, besteak beste.

Goierriko Hitza

Antiora igotzeko doako autobusa egongo da gaur

Antioko Interpretazio Zentroko museoa irekiko dute gaur, eta Zumarragako Udalak doaneko autobus zerbitzua jarriko du interpretazio zentrora igotzeko. Autobusa Elizkaletik aterako da 17:30etik 19:00etara. Goierri garaiko turismo bulegoa interpretazio zentroan

The post Antiora igotzeko doako autobusa egongo da gaur appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Erostarbe urretxuarra Goñiko finalean sartu da

Goñiren Omenezkoaren senior binakako finalean Erostarbe urretxuarra sartu da, Artola bikotekidearekin sailkatu da. Lau t’erdiko promesetan Olaizola eta Hernandez neurtuko dira datorren asteazkenean. Finaletako lehenengo partidan Herriko Txapelketaren baitako azken

The post Erostarbe urretxuarra Goñiko finalean sartu da appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hezkuntza eragileak Lomceren kontra

Urretxuko eta Zumarragako eskolak Lomcerik gabeko ikastetxeak dira. Espainiako Hezkuntza ministerioak bultzatu duen legearen kontrako eragile talde bat bildu, eta elkarlanean aritu dira. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean eskola guztietako zuzendariek legearen kontrako jarrera bateratua agertu dute. Atzoko agerraldian, Urretxu-Zumarragako Lomce ez! taldean «hezkuntza komunitateko kide ezberdinek» parte hartzen dutela esan zuten zuzendariek. Komunitate hori ikasleek, familiek, hezitzaileek, langileek, eta herritarrek osatzen dute, besteak beste.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gazteak bertsotan, Lazkao Txiki gogoan

http://youtu.be/MLlqYyoZQvQ Lazkao Txiki auzotarra hil zenetik urtero egiten duten moduan, haren omenezko bertso-afaria egin dute Lazkaomendiko Lartxai elkartean. Aurten, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi aritu dira bertsotan, giro ederrean.

Goierriko Hitza

Eskuak kolorez margotuta, euskararen aurkako erasoak eten ditzatela eskatu dute Ordizian

http://youtu.be/hB6xiCVds-M Estatuen esku-hartzea gelditu lelopean dozenaka lagun elkartu ziren atzo Ordizian "nahikoa dela oihukatzeko". Euskararen aurka Espainiako eta Frantziako estatuek hartu dituzten neurriekin amaitzeko eskatu zuten; eskuak kolorez margotuz gelditzeko keinua irudikatu nahi izan zuten.

Goierriko Hitza

Zea Maysek kontzertua egingo du ostiralean Zaldibian

http://youtu.be/DtD_Lzs05aI Zea Mays musika talde bilbotarrak Zaldibian kontzertua egingo du, etzi, ostirala. Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatutako emanaldia 22:30ean hasiko da, herri antzokian. Sarrerak bertako leihatilan salduko dituzte, 5 euroan bakoitza.

Aimar Maiz

Udalak herritarrei dei egin die Tokiko Agenda 21eko ekintza plana osatzeko

Urretxuko Udalak Tokiko Agenda 21en II Ekintza Plana osatzeko lanari ekin dio, Urretxu jasangarriago baten alde. Prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, datozen hilabeteetan burutuko duten lana izango da hau,

The post Udalak herritarrei dei egin die Tokiko Agenda 21eko ekintza plana osatzeko appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gure Esku Dago ekimena aurkeztuko dute etzi Areizaga-Kalebarren plazan

Goierriko hainbat herritan aurkeztu eta gero, Urretxun eta Zumarragan Gure Esku Dago ekimenaren inguruko hitzaldia egingo dute etzi, Areizaga-Kalebarren plazan, 19:30ean. Angel Oiarbide ekimenaren koordinatzaileak egingo du hitzaldia. Hitzaldira erabakitzeko eskubidearen aldeko gaiaren interesa zein bere atxikimendua agertu nahi duen oro gonbidatuta dago.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bertako produktuak ezagutzeko

http://youtu.be/H1bIDV9kSOc Bertako nekazariek eta abeltzainek ekoizten dituzten baserriko produktuak ezagutarazteko asmoz sortu zuten Bertatik Bertara ekimena. Bertako herritarrek, bertako baserritarrek ekoizten dutena, bertako dendetan eta bertako tabernetan kontsumitzea da egitasmoaren funtsa. Goierriko sei herritako (Ezkio-Itsaso, Gabiria, Ormaiztegi, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga) udalek, eragileek, baserritarrek, merkatariek, ostalariek, Goimenek eta Uggasak parte hartu dute bertan. Ekimenaren nondik norakoak azaltzeko bideo hau egin du Gattiken etxeak.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa