Aizkolari beteranoak nagusi Antion, Pazko bigarreneko festan

http://youtu.be/EIRC8_k9bgI Pazko bigarreneko jaia egin zuten atzo Antion, Zumarragako Udalak eta Herri Kirol Elkarteak antolatuta. Aizkolari beteranoen eta gazteen arteko proba izan zen ekitaldiko une nagusietako bat; Elorriaga eta Ugarteburu beteranoak, Zaldua eta Dorronsoro gazteen aurka aritu ziren. Azkenean, esperientzia nagusitu zitzaion gazteen grinari. Atzoko eguna osatzeko, umeentzako jolasak eta erromeria ere izan ziren, besteak beste.

Pazko bigarreneko jaia egin zuten atzo Antion, Zumarragako Udalak eta Herri Kirol Elkarteak antolatuta. Aizkolari beteranoen eta gazteen arteko proba izan zen ekitaldiko une nagusietako bat; Elorriaga eta Ugarteburu beteranoak, Zaldua eta Dorronsoro gazteen aurka aritu ziren. Azkenean, esperientzia nagusitu zitzaion gazteen grinari. Atzoko eguna osatzeko, umeentzako jolasak eta erromeria ere izan ziren, besteak beste. Pazko bigarreneko jaiak berezitasun bat izan du aurten, izan ere, Antioko instalazio berrien inguruan egin dute jaia. Aste santuarekin batera zabaldu zuten Antioko interpretazio zentroa bera ere. Azkenean, Europako parlamenturako hauteskundeak direla medio, ez zuten ekitaldi ofizialik egin, baina ateak zabaldu zituzten, herritarrek zentroa bertatik bertara ezagutu zezaten.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa