
http://youtu.be/KNm56htavo4 Hasi da Euskal Herriko txirrindularitzaren hitzordu nagusia. Abiatu da Itzuliko lehendabiziko etapa. Esandako orduan, 13:15ean, abiatu dira txirrindulariak Ordiziako plazatik, eta herrigunea zeharkatuta, Itsasondora bidean jarraitu dute. Aurretik 162 kilometroko ibilbidea izango dute, Goierrin eta Tolosaldeko zenbait herritan barrena.


Zumarragako Udaletik jakinarazi dutenez gaur zortzi, apirilak 11, Antioko Interpretazio Zentroa inauguratuko dute. Jatetxea eta taberna pasa den irailetik irekita badaude ere, museoa eta turismo bulegoa ireki gabe egon dira orain artean. Ez dute, halere, inaugurazioaren gaineko xehetasunik eman.

http://youtu.be/rl1BQ9oSNSA Urola Garaiko Lanbide Eskolak (UGLE) 2011. urtean egin zuen giza eta osasun alorrak indartzeko apustua. Hala sortu zen ortoprotesika zikloa. Bertan, elbarritasunen bat dutenentzako protesiak egiten ikasten dute ikasleek. Bi urteren bueltan, ikasleak...

Udaberria iristearekin batera, Lore eta Landare azokaren edizio berri bat antolatu du Urretxuko Udalak. Bederatzigarren aldia izango da aurtengoa, eta igandean egingo dute, Gernikako Arbola plazan, 11:00etatik 14:00etara. Guztira hamar ekoizleren produktuak jarriko dituzte salgai, eta «horietatik hiruk lehenengo aldiz hartuko dute parte», Unai Badiola zinegotziak esan duenez. Horien artean, aipatzekoak dira «Zurlan enpresak ekarriko dituen hazi jangarriak».

Urretxuko Udalak jakitera eman duenez, argiteria publikoko koadroetan berrikuntza lanak egiten ari dira egun hauetan. Hori dela eta, bando bat argitartu du udalak bizilagunak ohartarazteko. Ahalik eta eragozpen gutxien sortzen
The post Kale argiteria egokitzeko lanak egiten ari dira appeared first on Otamotz.

Zumarragako Santa Isabel jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa abian jarri du udalak. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 9a da. Lanak Zelai Arizti kultur etxean utzi beharko dira. Lehiaketa irabazten duen azalarekin
The post Santa Isabel jaietako egitarau azalen lehiaketa appeared first on Otamotz.