


http://youtu.be/gJWl765BvdQ Munduko gatazkak gai hartuta argazki kazetaritzari buruzko jardunaldia antolatu du Urretxuko Udalak apirilaren 9tik 15era. Jardunaldian Gotzon Aranburu kazetari zumarragarraren kartel bilduma eta Andoni Berriotxoa Lubaki urretxuarraren eta Ander Gillenea donostiarraren argazkiak ikusteko aukera izango da, besteak beste.

http://vimeo.com/89689902 Bertsomovieda lehiaketako sariak apirilaren 11n banatuko badituzte ere, dagoeneko zabaldu dituzte saridunen izenak. Publikoaren aldetik Sar dadila kalabazan lanak jaso du boto gehien. Epaimahaiaren sari nagusiak berriz, Paradisua lurpean (helduetan) eta Handitan bertsolari izan nahi dut (gaztetxoetan) lanentzat izan dira.

http://youtu.be/tqy9U1INg5s Apirilaren 7tik 12ra bitartean Goierriko Gazte Astea egingo dute, Ernai gazte erakundeak antolatuta. Hilaren 22an egin zuten aurkezpen ekitaldian azaldu zutenez, "euskal gazteriak sufritzen duen prekarietatea salatu" nahi dute aurtengo ekitaldiekin. Besteak beste, hitzaldiak, tailerrak eta protesta ekitaldiak antolatu dituzte. Ekitaldi horiek iragartzeko, honako bideoa zabaldu dute egunotan.