Ekainaren 7an Zeatikezpa ikus-entzunezko rallya egingo dute gaztetxean

Zarauzko eta Urretxu-Zumarragako gaztetxeek Zeatikezpa ikus-entzunezko rallyaren bigarren edizioa antolatu dute ekainaren 7rako. Oraingoan, Urretxu eta Zumarragan egingo dute. Lehiakideek askatasunari buruzko iragarkiak egin behar dituzte. 10:00etan elkartuko dira, gaztetxean, eta antolatzaileek derrigor sartu beharreko objektuaren eta tokiaren berri emango diete.

Zarauzko eta Urretxu-Zumarragako gaztetxeek Zeatikezpa ikus-entzunezko rallyaren bigarren edizioa antolatu dute ekainaren 7rako. Oraingoan, Urretxu eta Zumarragan egingo dute. Lehiakideek askatasunari buruzko iragarkiak egin behar dituzte. 10:00etan elkartuko dira, gaztetxean, eta antolatzaileek derrigor sartu beharreko objektuaren eta tokiaren berri emango diete. Grabatzeko eta editatzeko materiala parte hartzaileek ekarri behar dute. Gaztetxeak Internet lotura eta bazkaria eskainiko dizkie. Lanak 19:00etarako entregatu behar dituzte. Ordu horretan aurkeztutako lan guztiak ikusiko  dituzte. Egun horretan etortzerik ez dutenek ere parte har dezakete, baina horretarako lehenago antolatzaileekin harremanetan jarri behar dira. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, zeatikezpa.org helbidera jo daiteke.

The post Ekainaren 7an Zeatikezpa ikus-entzunezko rallya egingo dute gaztetxean appeared first on Otamotz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa