Legorretako Udalak etxeen desjabetzeetan bizilagunak babestuko ditu
Legorretako Udalak hainbat neurri hartu ditu herrian etxebizitza desjabetzeko kasuren bat gertatzen denerako. Apirilaren 4ko udalbatzarrean onartu zuten mozio bat, eta desjabetuko lituzketen herritarrei babes juridikoa emango die udalak, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren bidez.
Lankidetza hitzarmena bat sinatuta daukate Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak, eta Legorretako Udala itun horretara batu da. «Herritar bat desjabetze egoeran badago, laguntza juridikoa emango lioke, babesa», azaldu du Bakartxo Mendez alkateak.
Ongizate lantaldean jorratu zuten gaia, eta beharrezko ikusi zuten desjabetzeen aurrean halako neurriak hartzea.