Igandean, 12:00etan, kapoeira ikastaroa emango dute Urretxuko Iparragirre plazan. Ekitaldi hau alde zaharra biziberritzeko Zaharrak Berri egitasmoaren barne antolatu dute. Kapoeira musika eta dantza nahasten dituen Brasilgo arte martzial bat da. Afrikarren ondorengoek asmatu zutela uste da, XVI. mendean. Urretxuko tailerra Tribu Aldeia elkarteko Paranus Silvak emango du.
http://youtu.be/LHXH2R8kbb8 Beasaingo Gure Esku Dago taldeko kideak lan eta lan dabiltza azken asteetan. Pasa den astean jendearen harreta lortzeko kanpaina jarri zuten martxan, herriko puntu ezberdinetan 500 zenbakia idatzita zuen kartelak jarrita. Aste honetan argitu dute 500 zenbakiaren esanahia. Beasainen 500 lagunek giza katerako metroa hartzeko helburua dute, eta hortik kanpaina. Bideo bat ere egin dute; bertan, alor ezberdinetan jarduten duten herritarrek babesa eman diote Gure Esku Dago ekimenari.
http://youtu.be/WTIOjS1ZcB0 Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk antolatuta, Independentzia prozesuak, demokrazia eta Europa izeneko hitzaldia egin dute aste honetan. Bertan, Jule Goikoetxeak eta Txente Rekondok, Euskal Herriaz ez ezik, Kataluniako eta Eskoziako egoeraz ere hitz egin zuten. Iraia Oiartzabal kazetariak egin zituen moderatzaile lanak.