Giza katerako 500 lagun bildu nahi dituzte Beasainen

http://youtu.be/LHXH2R8kbb8 Beasaingo Gure Esku Dago taldeko kideak lan eta lan dabiltza azken asteetan. Pasa den astean jendearen harreta lortzeko kanpaina jarri zuten martxan, herriko puntu ezberdinetan 500 zenbakia idatzita zuen kartelak jarrita. Aste honetan argitu dute 500 zenbakiaren esanahia. Beasainen 500 lagunek giza katerako metroa hartzeko helburua dute, eta hortik kanpaina. Bideo bat ere egin dute; bertan, alor ezberdinetan jarduten duten herritarrek babesa eman diote Gure Esku Dago ekimenari.

Beasaingo Gure Esku Dago taldeko kideak lan eta lan dabiltza azken asteetan. Pasa den astean jendearen harreta lortzeko kanpaina jarri zuten martxan, herriko puntu ezberdinetan 500 zenbakia idatzita zuen kartelak jarrita. Aste honetan argitu dute 500 zenbakiaren esanahia. Beasainen 500 lagunek giza katerako metroa hartzeko helburua dute, eta hortik kanpaina. Bideo bat ere egin dute; bertan, alor ezberdinetan jarduten duten herritarrek babesa eman diote Gure Esku Dago ekimenari. Orain, larunbatean, goizez eta arratsaldez, mahaiak jarriko dituzte herrian zehar, nahi dutenek giza katerako metroa erosi dezaten. Goizez 11:00etatik 13:00etara egongo dira mahaietan, eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara bitartean. Tabernetan eskuragarri Larunbatean herrian zehar jarriko dituzten postuez gain, herriko hainbat tabernetan ere egongo da giza-katerako nork bere metroa erosteko aukera, edozein unetan: Antzizar, Arrano, Basakana, Batzoki, Irizar eta Tti-tta tabernetan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa