Geologia eguna egingo dute igandean Zerainen

Gipuzkoako Geopark zentroak eta Espainiako Geologia Elkarteak antolatuta, Geologia eguna izango da igandean Zerainean. Egun horretarako Aizpeako Meategietan bisita gidatu berezia antolatu dute. Zumaiako Geopark Zentroaren eskutik, meategiak ikuspegi geologikotik hobeto ezagutu ahal izango dira horretan adituak diren geologoekin. Egun osoko zein egun erdiko bisitak egiteko aukera izango da. Geologoen lana gizarteratzea Egun honen xedea geologoek egiten duten lana gizarteari ezagutzera ematea izaten da. Horretarako, urtero, bisita bereziak antolatzen dituzte; geologo adituek gidatuta jendeak doan, interes geologiko handiko lekuak bisitatu ahal izaten ditu egun honetan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa