Homofobiaren aurkako eguna egingo dute Ordiziako gaztetxean, larunbatean

10374979_10202144644162116_3304036302712713280_nHomofiaren aurkako nazioarteko egunarekin, egun osoko egitaraua prestatu du Ordiziako Gazte Asanbladak. Goizean goiz, EH Bilduk antolatuta Beasaingo Igartza Jauregian tokiko garapena lantzeko egingo diren jardunaldietara joateko dei egin dute. Eguerdian, 14:30ak aldera, bazkaria egingo dute; txartelak Herrikon eta Kirkilen daude salgai. Arratsaldean burua astintzeko unea iritsiko da. 17:00etan hasita tailerra egingo dute gizartean diren homofobia jarrerez jabetu eta hausnartzeko. Kontzertuekin borobilduko dute eguna. Gaueko 22:00etatik aurrera, Sutura, Txunami en el Utero eta The Frankis taldeak arituko dira; 3 euro kostako da sarrera.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa