Tokiko garapena landu asmoz, jardunaldia antolatu du EH Bilduk larunbat honetarako Beasainen

http://youtu.be/fL9n9CGyPi4 EH Bilduk etorkizuna eraikitzeko erakunde, elkarte eta herritarren arteko elkarlana sustatzeko egitasmoa jarri du martxan Tokiko Garapena. Euskal bidean ardatz goiburupean. Batez ere bailarako herrien arteko harremanak sendotu nahi dituzte, «eskualde mailako egiturak modu koherenteagoan bideartzeko». Tokiko garapenaren kontzeptuan sakondu eta bakoitzak Goierriz izan ditzaken ikuspegiak mahaigaineratu nahi dituzte. Horretarako, hitzordua egin du EH Bilduk larunbat goizerako Beasaingo Igartza Jauregian 9:30ean.

EH Bilduk etorkizuna eraikitzeko erakunde, elkarte eta herritarren arteko elkarlana sustatzeko egitasmoa jarri du martxan Tokiko Garapena. Euskal bidean ardatz goiburupean. Batez ere bailarako herrien arteko harremanak sendotu nahi dituzte, «eskualde mailako egiturak modu koherenteagoan bideartzeko». Tokiko garapenaren kontzeptuan sakondu eta bakoitzak Goierriz izan ditzaken ikuspegiak mahaigaineratu nahi dituzte. Horretarako, hitzordua egin du EH Bilduk larunbat goizerako Beasaingo Igartza Jauregian 9:30ean. EH Bilduk antolatu badu ere, gaian interes duen edonor gonbidatu nahi izan dute topaketa honetara. «Euren herrietako herri-mugimenduetan, erakunde publikoetan zein pribatuetan, herri-elkarteetan edo nolabaiteko teldetan buru-belarri dabiltzan goierritarrak gonbidatzeko saiakera berezia egingo dugu», diote. Elkarlanean Hala, hausnarketa eta eztabaida oinarri izango dituen bi saio parte-hartzaile egingo dituzte. Ekarpenak jasotzeko modua praktikoa izanda, lan-taldetako dinamikak antolatuko dituzte. Larunbateko lehen saioaz gain, datorren hilaren 14an egingo dute bigarrena. Tokiko garapenak eragileen arteko eztabaida, parte hartze eta adostasuneko prozesua oinarri izateaz gain, pertsona ardatz duen ikuspuntu batetik burutzen bada, lan horrek guztiak herritarrengan «eragin positiboa» izango duela uste dute. Horretarako, jardunaldietan, bi elementu nagusi aztertuko dituzte: garapen-eredua eta eraikuntza-prozesua, «zer eta nola». EGITARAUA:
  • 9:30. Goierrin zer?
  • 10:00. Goierrin nola?
  • 12:00. Atsedena
  • 12:30. Ondorioak
  • 13:00. Ekitaldia eta familia argazkia
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa