Liga tituluari agur esan dio Ampo Ordiziak

Gaur arratsaldean jokatu du Madrilen Ampo Ordiziak Liga Txapelketako final laurdenetako norgehiagoka Complutense Cisnerosen aurka; 29-27 irabazi dute etxekoek. Aurtengoz ligako titulua eskuratzeko lehiatik kanpo gelditu dira, beraz, Ampo Ordiziako jokalariak.
Matias y Joan Tudela anaiak elkarren aurka aritu dira. Irudian, partidaren ondoren.

Matias y Joan Tudela anaiak elkarren aurka aritu dira. Irudian, partidaren ondoren.

Lehen zatian alde nabarmena atera diete Ampo Ordiziakoei madrildarrek; 29-6 erakusten baitzuen markagailuak atsedenaldira iritsi direnean. Lehen zatian Seteylen bi kolpeei esker lortu dituzte sei puntu goierritarrek; Cisnerosek berriz lau entsegu lortu ditu, 23 puntu arteko aldea irekiz. Bigarren zatiari gogor eman diote hasiera ordiziarrek, baina ez da denbora nahikorik izan markagailuari buelta emateko. Hiru entsegu lortu dituzte, madrildarrengandik bi puntura gerturatzeraino. Complutense Cisneros taldekoek finalerdietakoa jokatuko dute datorren asteburuan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa