Irekita dago kultur taldeen dirulaguntzetarako epea
Joan den astean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Ordiziako Udalak Kultura arloan 2014an emango diren dirulaguntzen berri. Hala, eskariak aurkezteko epea ekainaren 14ra bitartean zabalik egongo da. Informazio gehiago nahi duenak, Kultura Sailera dei dezake 943 80 56 30 telefonora edo kultura@ordizia.org helbidera idatziz.