Txahal-masailak saltsan ardo beltzarekin

Errezeta

Maite_Garmendia

Maite Garmendia
(Maitte janari prestatuak)

OSAGAIAK:
  • Txahal-masailak (karrillerak)
  • Tipula
  • Azenarioa
  • Porrua
  • Baratzuria
  • Sagarra
  • Ardo beltza
  • Irina
  • Olioa
  • Gatza
ERREZETA: Barazkiak txikitu eta frijitu, kolore pixka bat hartzeko. Txahal-masailak, osorik, irinetan pasatu eta zartagi batean frijitu behar dira. Gorritutako barazkien gainean jarri, dezente ardo eta ur pixka bat gehitu, eta egosten utzi bigundu arte (gutxienez bi ordu). Txahal-masailak atera, eta xerratan ebaki. Barazkiak irabiatu eta iragazi ondoren, txahal-masailak saltsan sartu. Sagar purearekin edo patata frijituekin aurkeztu platera.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa