Subaru autozaleek topaketa egin dute Beasainen

Kotxezaleen eta bereziki Subaru beribil marka japoniarraren zaleen topaketa ari dira egiten Beasainen, asteburuan. Gaur, larunbata, Loinatz futbol zelaiaren alboko aparkalekuan elkartu dira Goierriko II. Subaru Autoen Bilkura egiteko. Hamabost bat auto zeuden marka horretakoak, batez ere Impreza modelokoak, baina baita beste hainbatetakoak ere. Musikarekin girotuta, trukeak egin eta beribilak prestatzeko aholkuak partekatu dituzte. Gipuzkoan barrena txangoa ere egin dute. Topaketa bihar, igandea, bukatuko da. Gipuzkoako kostaldera txangoa egingo dute, eta Ogiaren Museoa ere bisitatuko dute.
pnga_erakutsi-6

Subaru autoen topaketa, gaur, Beasainen./Aimar Maiz

pnga_erakutsi-7

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa