Giza-katearen jarraipena #elkarlanean

http://youtu.be/DckIa-yDCSo Ekainaren 8an Durango eta Iruñea batuko dituen gizakatea elkarlanean jorratuko dugu hainbat herri hedabidek. Iruditzen zaigu gure komunitateentzat interes informatiboa duen ekimena dela, eta aukera aproposa dela hedabideon artean elkarlana sustatzeko. Apustu berezia egingo dugu, eta kalitatezko jarraipen anbiziotsua prestatzen ari gara. Ekainaren 8an Gure Esku Dagok antolatutako gizakatea, beraz, zuzenean jarraituko dugu herri ekimeneko hedabideotan. Sare sozialen bidez jarraipen koordinatua egingo dugu. Giza kate osoko argazkiak bilduko dituen mapa interaktiboa, bideoa, zuzeneko irratsaioa eta telebista saioa ere izango dira. Hauek dira elkarlan horretan parte hartuko duten hedabideak:
  • jarraipena_elkarlanean_giza-kateaAhotsa
  • Aiaraldea
  • Anboto
  • Argia
  • Arrosa sarea
  • Barren
  • Berria
  • Goiena
  • GoierriTB
  • Guaixe
  • Hamaika
  • Hitza
  • Hitzondo
  • Info7
  • Librean zuzenekoak
  • Naiz
  • Piztu
  • Tolosaldeko ataria
  • Tokikom
  • Topatu
  • 25 Geltokia
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa