2014/5

Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleen Euskaraz Bizi jaialdia

Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleak Euskaraz Bizi jaialdiak egiten ari dira. Atzo ikasle batzuk aritu ziren eta gaur gainontzekoak. Goizean aitona-amonen aurrean aritu dira eta arratsaldean gurasoei eskainiko diete euren ikuskizuna.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Eibar taldeko jokalari goierritarrak

http://youtu.be/zOg9WFexbj0 Eibar taldeak sekulako lorpena egin du Espainiako ligako 1. mailara igota. Taldearekin batera, bi jokalari goierritarrek bizi izan dute zeruetarako igoera hori: Dani Garcia zumarragarrak eta Alain Eizmendi beasaindarrak. Talde armagilean jokatzen dute biek, eta apenas bi urtean, 2.B mailatik 1. mailara igotzea lortu dute. GoiBerri aldizkaria haiekin izan da; oraindik erabat sinistu ezinda, baina datorren denboraldiari begira ilusioz beteta agertu dira. Bihartik aurrera irakurri ahal izango da erreportaje osoa.

Goierriko Hitza

Arte Ederren Eskolako udako ikastaroa abian

Arte Ederren Udal Eskolan udako ikastaroak prestatzen ari dira jada eta izen-ematea datorren astelehenean irekiko dute. Berritasun gisa fimo orearekin aritzeko ikastaroa eskainiko dute aurten; eskulan eta pintura ikastaroak ere

The post Arte Ederren Eskolako udako ikastaroa abian appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Batukada saioa alde zaharra biziberritzeko

Udalak batukada saioa antolatu du, alde zaharra biziberritzeko Zaharrak Berri egitasmoren barnean. Gaur egingo dute, 19:00etan, Iparragirre plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Iparragirre kaleko arkupeetan egingo dute. Nahi duten guztiek

The post Batukada saioa alde zaharra biziberritzeko appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Izena eman daiteke udaleku musikaletan

Sekundino Esnaola musika eskolak antolatutako udaleku musikaletan izena emateko epea zabalik dago. 4 urtetik 12 urtera arteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Epea ekainaren 13ra arte egongo da irekita. The post Izena eman daiteke udaleku musikale...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aste Berdeko ekitaldi sorta aurkeztu dute Goierri garaiko lau udalek

Ekainaren 5ean Ingurumenaren Munduko Eguna ospatuko da, eta Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek hainbat ekitaldi antolatu dituzte herritarrengan gai honen inguruab interesa pizteko. Egitaraua atzo aurkeztu zuten Urretxuko kultur etxean. Ekitaldian Jon Altolagirre Urretxuko zinegotziak, Igor Urrate Legazpiko zinegotziak, Fernando Fariñas Zumarragako zinegotziak eta Eneko Zabaleta Ezkio-Itsasoko zinegotziak parte hartu zuten.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Kale garbiketaren behin behineko esleipena egin diote FCC enpresari

Zumarragako udalbatzak aho batez esleitu dio kale garbiketa FCC Zerbitzuak enpresari, baina esleipena ez da oraindik behin betikoa. Enpresa honek Cespa enpresari hartu dio aurre esleipena egiteko puntu kontaketan, eta BEZ barne 551.639 euroan eman diote Zumarragako kaleak garbitzeko lana. Herenegungo osoko bilkuraren gai zerrendan ez zegoen kale garbiketaren gaia, baina idazkariak bozketaren urgentziaren alde edo kontra zeuden bozkatzeko eskatu zien zinegotzi guztiei, eta aurretik adostu bezala denek aldeko botoa eman zuten.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Festaren garra piztuko da bihar

http://youtu.be/VZoekgp3RBw Iazko arrakasta ikusita, aurten ere gaztetxoek emango diete hasiera ofiziala Beasaingo Loinatz jaiei. Bosgarren mailako ikasleek egingo dute, iaz bezala, eta aurten Andramendi Ikastolako gaztetxoek izango dute ardura. Hala ere, aurten Mariren Jaitsierak garrantzia berezia hartuko du, 25 urte betetzen dituelako aurten beasaindarrek hain kuttuna duten ekitaldiak.

Ane Arrieta

Antxiñe Mendizabalek ‘Printzesa guztiek dute bere ipuina’ liburua argitaratu du

Antxiñe Mendizabal idazle zumarragarrak liburu berria aurkeztu du. Printzesa guztiek dute bere ipuina titulua jarri dio, eta bere hitzetan «ohiko eredua hautsi eta printzearen zain ez dagoen printzesa irudikatu dut».

The post Antxiñe Mendizabalek ‘Printzesa guztiek dute bere ipuina’ liburua argitaratu du appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa