
http://youtu.be/pNKy3aNq7_4 Elkar argitaletxearen Xaguxar bildumaren barruan bi goierritarren lanak argitaratu ditu Elkarrek. Antxiñe Mendizabal idazle zumarragarrak Printzesa guztiek dute bere ipuina titulua jarri dio lanari, eta bere hitzetan «ohiko eredua hautsi eta printzearen zain ez dagoen printzesa» irudikatu du. Mendizabalen liburuko printzesak «bere ametsaren bila egiteko ausardia erakusten du».



Urretxu eta Zumarragako Euskara zerbitzuek Parketarrak izeneko egitasmoa jarri behar dute martxan bi herrietako beste horrenbeste parketan. Ekimen honen helburua kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzea da. Horretarako hainbat jolas eta saio antolatu dituzte, haurrentzat eta gurasoentzat. Ekainaren 4an euskaltegiko parkean egingo dituzte (eguraldi txarrarekin, Madaiako arkupeetan) eta ekainaren 12an Zelai Arizti parkean (eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupeetan).