Zazpi lanpostu berri eskaintzen ditu Beasaingo Udalak

Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako enplegua sustatzeko toki ekintzen programaren barruan, Beasaingo Udalak zazpi lanpostu berri sortuko ditu: -Ondasun ukiezinaren berreskurapenerako 2 teknikari (%60ko lanaldian 6 hilabetez). -Euri sarearen egokitzapena egiteko 3 peoi (hauetako 2 lau hilabetez eta hirugarrena, 3 hilabetez. Hirurak lanaldi osoan kontratatuko dira). -Gizarte ongizateko teknikari bat (%80ko lanaldian eta 6 hilabetez). -Administrari bat (6 hilabetez %80ko lanaldian). Lanpostu hauetarako aurkeztu nahi duten pertsonek Lanbidera jo behar dute. Izena igandea bitartean eman daiteke. Honen inguruko informazio osatuagoa dago beasain.org webgunean.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa