Goierritartasunaren bilera egingo dute larunbatean

Larunbat honetan, 09:30etik 13:30era, EHBilduk antolatutako goierritartasunean sakontzeko bigarren jardunaldia egingo dute Beasaingo Igartza Jauregian. Bilera hauen helburua goierritarrek Goierri mailan pentsatu eta lan egitearen beharrean sakontzea da, eta bilera bat baino gehiago «mugarri garrantzitsua» izango dela diote antolatzaileek. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da, baina aurrez abisatu behar da. Izena emateko helbide honetara idatzi behar da: goierritartasuna@gmail.com.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa