Gazte bilgunea egingo dute gaur Ormaiztegin

Ormaiztegiko Ernaik gazte bilgunean parte hartzeko deia egin nahi die herriko gazteei. 18:30ean elkartuko dira frontoian, ikasturte honetan egindakoa baloratzeko, eta denen artean, aurrera begira egin beharrekoei buruz hitz egiteko. Hala nola, datorren urtean, Bixi-bixi dinamikarekin aisialdia nola autokudeatu eztabaidatuko dute. Halaber, feminismoan sakondu nahi dute, hala, autoformakuntza feminista taldea sortzearen inguruan mintzatuko dira. Gainera, “Denak ala inor ez” dinamikaren barruan, preso eta iheslarienganako elkartasuna nola landu planteatuko dute.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa