Uggasa abileziak garatzeko programa aurkezten ari da

Uggasa abileziak garatzeko Sortzen AKT programa aurkezten ari da Urretxuko Sortzen enpresa haztegian. 60 bat lagun parte hartzen ari dira. Gaurko ekitaldiaren ondoren, programan parte hartu edo ez erabakiko dute. Programak zertan datzan azaltzen ari dira eta parte hartzaileek dagoeneko antzeko programetan parte hartu dutenen iritzia ezagutu ahal izango dute. Ondoren, mokadutxoa egingo dute.

Uggasa abileziak garatzeko Sortzen AKT programa aurkezten ari da Urretxuko Sortzen enpresa haztegian. 60 bat lagun parte hartzen ari dira.  Gaurko ekitaldiaren ondoren, programan parte hartu edo ez erabakiko dute.

Programak zertan datzan azaltzen ari dira eta parte hartzaileek dagoeneko antzeko programetan parte hartu dutenen iritzia ezagutu ahal izango dute. Ondoren, mokadutxoa egingo dute.

Programa hau irailean jarriko dute martxan, eta lau hilabeteko iraupena izango du. Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua egiten ari diren herritarrek zuzenduko dute.

Parte hartzaileek, taldean lan eginez eta proiektuak sortuz, taldean lan egiten, beste enpresa batzuekin sinergiak sortzen, egitasmo berriak martxan jartzeko erremintak erabiltzen, enpresak sortzen, lana bilatzen eta negozio aukerak identifikatzen ikasiko dute. Lan autogestionatua, egitasmo finantziazioa, proiektu garapena, lidergoa, sormena, ekimena eta ikuspuntu globala landuko dituzte.

Nahi duten guztiek parte har dezakete. Motibazioa, jendearekin lan egiteko gogoa eta konpromisoa bakarrik behar dira. Astero lau orduko bi solasaldi egingo dituzte, ezagutza sortu eta trukatzeko. Gainera, liburu espezializatuak irakurri, proiektuak abian jarri eta tailerrak egingo dituzte.

Parte hartu nahi dutenek, 943 72 58 31 telefono zenbakira deitu behar dute edo sortzenakt@uggasa.com helbidera mezua bidali.

The post Uggasa abileziak garatzeko programa aurkezten ari da appeared first on Otamotz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa