Markel Olano izango da Ahaldun Nagusi izateko EAJren hautagaia

jarraia92929Datorren urtean egingo dira Udal eta Foru Hauteskundeak Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, eta EAJ alderdiak, dagoeneko aurkeztu du Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izateko bere hautagaia: Markel Olano beasaindarra. 2015era begirako egitasmoak eta hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko ekitaldia egin dute gaur Donostian. Joseba Egibarrek gogorarazi du hauteskundeetarako 11 hilabete falta direla, eta konpromisoa eskatu die alderdikideei. Horrez gain, Bildurengana ere zuzendu du mezua. Uste du koalizioak “soilik bere proiektuak” garatzen dituela, eta haren “helburu bakarra EAJri eraso egitea” dela. Ahaldun Nagusi izana Markel Olano (Beasain, 1965), Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izan zen 2007 eta 2011 urteen artean. Hamabost urterekin hasi zen politikan, EGI gazte erakundean. Filosofia ikasketak egin zituen EHUn. GBBko eta EBBko kide izan da geroztik.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa