Zirkoa eta antzerkia egingo ditu gaur Ataunen Hiru Txilipurditan ekimenak
Ataungo Hiru Txilipurditan sorkuntza, arte eta kultura mugimenduak ikuskizun berezia prestatu du, gaurko. Bigarren jaialdia egingo dute, ikasturte bukaerakoa, 17:30ean hasita, Herri Antzokian. Zirkoa eta ume antzerkia izango dira, eta bukaeran disko-festa egingo dute. Banakako sarrera 2 euro da, eta familia osoarena 5 euro; leihatilan erosi behar dira, 16:30etik 17:15era. Pedro Castelo Pecos lazkaotarraren artisau lanen erakusketa ere egongo da.













