Igandean 90 auto klasiko bilduko dira Zumarragako Euskadi plazan

Datorren igandean auto klasikoen topagune izango da Zumarragako Euskadi plaza. Udalak aspaldi antolatu ohi duen Motorraren Astearen baitako ekintza da, Santa Isabel jaien atarian; aurtengoa 14. Motorraren Astea da. 90 auto klasikoren jabeek eman dute izena. Auto klasikoaren izendapena autoek duten berezitasunetatik datorkie. Auto zaharrak izan daitezke, izan ere, garai bateko autoak dira, 25 urtetik gora dituztenak.

Datorren igandean auto klasikoen topagune izango da Zumarragako Euskadi plaza. Udalak aspaldi antolatu ohi duen Motorraren Astearen baitako ekintza da,  Santa Isabel jaien atarian; aurtengoa 14. Motorraren Astea da. 90 auto klasikoren jabeek eman dute izena.

Auto klasikoaren izendapena autoek duten berezitasunetatik datorkie. Auto zaharrak izan daitezke, izan ere, garai bateko autoak dira, 25 urtetik gora dituztenak. Klasikoek, ordea, berezitasunen bat izan behar dute; esate baterako, edizio mugatu baten parte izatea.

Igandean Zumarragako Euskadi plazan auto klasikoak erakutsiko dituzte, 09:30etik aurrera. Autoak 12:30ak arte ikusi ahalko dira plazan. Behin plazatik aterata Antioko interpretazio zentrora bisita egingo dute. Bisitaren ondoren, 13:30ak inguru, Zumarragan barrena ibiliko dira autoak herritarrek ikus ditzaten.

Bazkaria 14.30ean izango da eta 14:30ean berriz ibiliko dira Zumarragako errepideetan. 18:00etan egingo duten auto erakusketarekin amaiera emango diote egunari.

Jaiak ate-joka
Santa Isabel jaien atarian, baita ere, bihar eta etzi irrati emanaldiak egingo dituzte Kar irrati afizionatu taldeko kideek. Zumarraga jaietarako girotzen hasiko da gaur zortzi izango den Hip Hop festarekin. Egun horretan bertan irekiko dute haur parkea Euskadi plazan, haur parkea zabalik egongo da uztailaren 1era arte, goizez eta arratsaldez.

The post Igandean 90 auto klasiko bilduko dira Zumarragako Euskadi plazan appeared first on Otamotz.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa