Azterketak prestatzeko ikastaroak ditu AEKk
Goiztiri AEK euskaltegiak euskara azterketak prestatzeko ikastaro ezberdinak egingo ditu iralean zehar: HABE, B1, B2 edo C1 mailetako azterketak prestatuko dituzte. 40 orduko ikastaroak izango dira 66 euroren truke. Irailaren 2an hasiko dira ikastaro hauek eta irailaren 30ean amaituko dira. Klaseak astelehenetik ostegunera izango dira, 15:30etik 18:00etara. Izena emateko azken eguna uztailaren 2an izango da, Beasaingo zein Ordiziako AEKren euskaltegietan.