2014/6

Hondasun higiezinen zerga ordaintzeko epea zabalik

Ekainaren 30era arte zabalik egongo da hondasun higiezinen zerga ordaintzeko epea. Helbideratutako ordainagiriak zuzenean kobratuko dira eta bestelako kasuetan ordainketa banku edo kutxa bitartez egin beharko da. The post Hondasun higiezinen zerga orda...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

'Erdaldun berrien kluba' antzezla bihar, Urretxun

Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak eta Zintzo-Mintzok antolatuta, ostiralean, hilak 13, Urretxu-Zumarragako Gaztelekuan “Erdaldun berrien kluba” antzezlana ikusteko aukera izango dugu. AEDk ekoiztu duen bigarren antzezlana eta Olatz Pagalday eskoriatzarra oholtzaz oholtza eramateaz arduratzen dena. “Buah txabal!”ek bezala, publikoarengan euskararen erabileraren inguruko gogoeta bultzatu nahi du “Erdaldun berrien kluba”. Betiere umore klabean eta ikusleengan ikuskizun dibertigarri batez gozatu izanaren sentsazioa uzteko asmoz, askoren kontzientzian azkura sortuko duen gaia planteatu izanagatik ere.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

'Erdaldun berrien kluba' antzezla bihar, Urretxun

Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak eta Zintzo-Mintzok antolatuta, ostiralean, hilak 13, Urretxu-Zumarragako Gaztelekuan “Erdaldun berrien kluba” antzezlana ikusteko aukera izango dugu. AEDk ekoiztu duen bigarren antzezlana eta Olatz Pagalday eskoriatzarra oholtzaz oholtza eramateaz arduratzen dena. “Buah txabal!”ek bezala, publikoarengan euskararen erabileraren inguruko gogoeta bultzatu nahi du “Erdaldun berrien kluba”. Betiere umore klabean eta ikusleengan ikuskizun dibertigarri batez gozatu izanaren sentsazioa uzteko asmoz, askoren kontzientzian azkura sortuko duen gaia planteatu izanagatik ere.

Otamotz.com - Albisteak

Xabi San Sebastianek Florida Park tabernan joko du ostiralean

Xabi San Sebastian musikari donostiarrak kontzertu akustikoa emango du ostiralean, 20:00etatik 22:00etara, Urretxuko Florida Park tabernan. San Sebastianek Izotz eta Alboka taldeetan jo zuen eta bakarkako hiru lan argitaratu ditu: Orai, Ospela eta Erraiak. Euskal tradizioa eta pop eta rock musikak uztartzen ditu.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Igandean Lurra taldearen Dantzari Txiki eguna ospatuko dute

Igandean Lurra taldearen Dantzari Txiki eguna ospatuko dute. Galdakaoko Andra Mari, Beasaingo Aurtzaka, Oreretako Ereintza, Altsasuko Etorkizuna, Getariako Gure Txeru, Oiartzungo Haurtzaro, Legazpiko Korosti eta Zegamako Tobera taldeek parte hartuko dute, Irrintzirekin eta Lurrarekin batera. 11:00etan taldeak Pagoetan elkartuko dira, 12:00etatik 13:30era Urretxuko kaleetan dantza egingo dute, 13:30ean Gernikako Arbola plazara iritsiko dira eta 17:30ean Gernikako Arbolan dantza saioa eskainiko dute.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Dantza afrikarrak bihar Iparragirre plazan

Udalak dantza afrikar ikastaroa antolatu du biharko, alde zaharra biziberritzeko egitasmoaren barne. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Iparragirre plazan, eta Artexivu elkarteko Julio Francisco Ngovene izango da begiralea. The post Dantza afrikarrak bihar...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Elkarretaratzea dago gaur atzoko lan istripua salatzeko

Horga batek harrapatuta 30 urte inguruko langile bat hil zen atzo arratsaldean Arcelor Mittalek Zumarragan duen lantegian. Antza, eta Seguratasun Sailetik jakinarazi dutenez, 18:30ak inguruan gertatu zen istripua, eta bertan hil zen Logistika esparruan lanean ari zen gizonezkoa.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Langile bat hil da Arcelorrek Zumarragan duen lantegian

Gaur, 18:30ak aldera 30 eta 34 urte arteko gizonezko bat hil da ArcelorMittalek Zumarragan duen lantegian. Logistika esparruan lanean ari zen langilea horga batek harrapatu du, eta bertan hil da. Langileen ordezkariek 24 orduko lanuztea deitu dute eta bihar elkarretaratzea egingo dute. Aitor Maestro UGT sindikatuko ordezkaria da ArcelorMittalen, esan duenez “gero eta gehiago dira gertatzen ari diren istripuak eta horregatik orain lau egun lantegi kanpoan elkarretaratzea egin genuen.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Azoka berezia, dantzaritxoak eta bertsolariak, Loinatz jaietako asteartean

http://youtu.be/k5EjTil7_Wg Atzoko jai egun handiaren ondoren, baserritarren eguna izan dute gaurkoa Beasainen; dantzarien eta bertsolarien saioaz gain, ganadu, barazki eta artisau produktuen azoka ere izan dituzte. Eguerdian, 30 haurrek parte hartu dute aurtengo haurren soka-dantzan. Eguzki berotan hanka altxa eta altxa aritu dira haurrak, familiakoak eta bestelako heritarrak plazaren bueltan begira zituztela.

Ane Arrieta

Arkitekto gazteek Irimorako egindako lau proiektu saritu dituzte

Urretxuko Udalak Irimoko egitasmoa Europan lehiaketara aurkeztu zuen eta epaimahaiak hautatu egin zuen. Horri esker, Europa osoko arkitekto gazteek inguru hau zaharberritzeko proiektuak egin dituzte. Horietako batek lehen sarietako bat irabazi du, beste batek bigarren sarietako bat eta bik beste horrenbeste aipamen berezi. Sariak gaur banatu dituzte Bartzelonan (Herrialde Katalanak) eta Oihane Zabaleta alkatea eta Unai Badiola zinegotzia bertan izan dira.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa