
http://youtu.be/kfKC-YnTfM4 Urretxu Bizikidetza eta Aniztasun Mahaiak antolatuta, Kulturen Azoka egin dute asteburuan. Herrian dagoen kultur eta jatorri aniztasuna erakutsi nahai izan du azokak. Besteak beste, Senegal, Bolivia, Nikaragua, Sahara, Ekuatore Ginea, Maroko, Brasil eta Pakistango ordezkaritza izan zen, musika, dantza eta gastronomiaren bidez.

http://youtu.be/QwjhWDsNebw Denbora askoan gogoan edukitzekoa. Hunkigarria. Izugarria. Erraldoia. Sentsazio horiek eragin ditu Gure Esku Dago giza kateak, partaideek igandean bertan esaten zutenez. Goierrin milaka lagunek eman diote elkarri eskua, etorkizunari bostekoa luzatzeko. Durangotik Iruñerako 123 kilometroko soka –Goierrin 36– eta 150.000 partaideren uholdea bideratzeak lan handia eskatu duen arren, bidea hasi besterik ez dela egin aurreratu dute sustatzaileek.


http://youtu.be/QwjhWDsNebw Ilusioa. Zirrara. Oilo ipurdiak. Milaka jende eskutik helduta. Erabakitzeko eskubideak jendetza bildu du Euskal Herriko errepide bazterretan; Iruñea eta Durango arteko giza-kateak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, eta antolatzaileen arabera, 150.000 lagunetik gora bildu dira. Bide osoaren 123 kilometroetatik 36 Goierrin barrena egin ditu giza-kateak. Eta nola ez, irudi ederrak utzi ditu.

http://youtu.be/UkrhrW4AEBQ Colla de Sant Viçens dels Horts taldekoak castellers edo giza-dorreak egiten ari dira Beasaingo kaleetan. Eguerdi partean iritsi dira hiru autobuskada bete lagun, zuriz eta laranaz jantzita euren ikurrekin Beasainera. Lizeon lo egingo dute gaur gauean eta bihar Iruñean izango dira, Giza-katean parte hartzeko. Beasaingo San Martinen estatua parean egin dute lehen dorrean, inguruan zeudenak aho-zabalik utziz.