
GI-631 errepideko 28,100 kilometro puntuan (Azkoitia eta Zumarraga artean) zuhaitzak moztu behar dituzte. Hori dela eta, gaur, bihar eta etzi errepidea itxi egingo dute tarteka, 08:00etatik 18:00etara. Ordutegi horretatik kanpo,
The post GI-631 errepidea itxi egingo dute tarteka appeared first on Otamotz.

http://youtu.be/D2kH__q30fc Gogoz saiatu den arren, euriak ez du Legazpiko armen alardea zapuztea lortu. Konpainiak Urtatza auzoan elkartu dira eta ondoren herriko kaleak zeharkatu dituzte. Bikuña jauregian geldiunea egin dute eta ondoren parte hartzaileen zenbaketa egin dute Euskal Herria plazan. Bertan, dena prest da sua pizteko. 22:20ean txalapartarien deia izango da eta ondoren sua piztuko dute.

LAB sindikatuak Lan Ikuskaritzaren aurrean egindako salaketaren erantzunean, Zumarraga aldi baterako enpresa elkartea Antzuolako ezaugarri bereko enpresari esleitutako Abiadura Handiko Trenaren Zumarragako tunelaren zatian lanean aritu dela onartzen du ikuskaritzak. Emandako erantzunean Lan Ikuskaritzak Zumarraga Tuneleko ABEEko (Aldi Baterako Enpresa Elkarteko) lan-arriskuen prebentzioko teknikariak Zumarraga ABEEk Antzuola Tunela ABEEri zegozkion 500 metroko zatian lanean aritu dela onartzen du, «arrazoiak zeintzuk diren jakin gabe»



Atzo Gipuzkoako giza proba txapelketako bigarren multzoko lehen jardunaldia jokatu zuten Urretxun. Zumarraga eta Urretxuko Urola taldea nagusitu zen. Herriko taldeak 47 plaza, bi zinta eta 5,15 metro egin zituen.
The post Urretxu eta Zumarragako Urola taldea nagusi Gipuzkoako giza proba txapelketako saioan appeared first on Otamotz.

http://youtu.be/Nd3lXKHhlZE Larunbatean seirehun herritar baino gehiagok GI-631 opera eskaini zuten Ederrena pilotalekuan. Bi emanaldi egon ziren eta bietan Ederrena bete egin zen. Jende asko kanpoan gelditu zen. Bai parte hartzaileak eta bai ikusleak oso gustura atera ziren frontoitik. Horra hor Vanessa Blazaquezek ateratako argazkiak.

Aitana eta Paula Etxeberria ahizpak (Ordizia, 1997) Twin Melody dira musika munduan. Pianoa eta bi ahots baliatuz, naziorteko pop artisten abestiak bertsionatzen dituzte. Facebooken, Twitterren, Instagramen eta Youtuben zabaltzen dute euren musika, eta mundu osoko jarraitzaileak dituzte. Betidanik izan duzue gustuko musika? Bai, beti gustatu izan zaigu, baina 13 urtetik aurrera gehiago saiatu gara. Lehenik, karaokeetan abesten hasi ginen, praktikatzeko, 14 urterekin kantu eskolak hartzen hasi ginen, eta 15ekin kontzertuekin. Youtuben bideo asko dituzue; ikusienak 150.000 ikustaldi izan ditu; jarraitzailerik ez zaizue falta. Atzerriko zale asko dituzue, ezta? 15.000 jarraitzailetik gora ditugu jada, gehienak AEBekoak dira. Alemaniakoak, Poloniakoak eta, neurri txikiagoan, Frantziakoak ere baditugu; baina hori, batez ere, gure musika estiloak herrialde horietan oihartzun handiagoa duelako da. Batik bat Interneta darabilzue zuek musika zabaltzeko, baina aurrez aurreko kontzertuak ere egin dituzue? Bai, egia esan, Internet oso baliabide ona da, erraza da gure musika horrela zabaltzea. Halaber, herrian abestu izan dugu, hala nola, Ordiziarrock jaialdian edota Barrenan .Tolosan ere eman ditugu kontzertuak. Joan zen astean Ordizian izan ginen. Zein da zuen ametsa musikaren munduan? Abestetik bizi nahi genuke, baina, aldi berean, jendeari laguntzeko zerbaitetan ere jardun nahi dugu. Musika asko gustatzen zaigu, baina beste grina bazuk ere baditugu. Dena den, oraindik [...]
